XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALTZALE - Izlari jatorra zan.

Eta Ollabarre'ko nekazarien artera bizi izaten joan aurretik, ainbat itzaldi eder euskeraz egiña genduan.

Itzaldiakaz liburu bat osatu zigun, titulu onekin: Euskerazko landarak... (Bilbao, 1907). Elexpuru'tar anaien etxean argitaldua dago, ta 221 orrialde dauzka.

Orduan Gazteiz'ko canónigo lector zan Mujika'tar Mateo jaunari eskeiñia dator; onela dio .

Mujika'k egin zion itzaurrea, erderaz.

Bene-benetan txalotzen du Landa'ren liburua: Ez dakit nik zer jazoko dan dio nik Deba'ko arimazaiaren len-liburuari buruz eman dudan saio ta aburua, euskaltzale errukigabeak beren iritzi zorrotzaren galbai estutik igaro-aztean; baiña oiek beren iritzia bota bitartean, utz nazazute Euskerezko Landarak-en egileari, Gerriko, Astarloa, Agirre, Axular, Lardizabal, Untzueta, Iturzaeta, Mendiburu, Mogel ta beste onelako euskaldun maisuen artean, lekua ematen.

Euskal izlariengan oartzen ditun oker bi salatzen ditu ondoren: Gaitz bi dauzka gaur gure Euskerak, gure paregabeko izkuntzak.

1.: Ez dakigu, ez dugu ikasten geure euskera; ez dute ikasten ondo, ezta erdizka ere, eleiz-zerbitzuan ortara beartuta daudenak eurak ere.

2`garren: Ikasi, jakin eta jabetu gabe itz egiten da euskeraz, ta erakutsi; baiña askotan txit gaizki itz egiten da, ta irakasten, eta gure euskaltzale eskergarrietatiko batek, errazoi aundiz alegia, salakuntza izugarri au egin digu: geuk, apaizok daukagula errua euskera alperrik galtzen baldin ba`da.

Liburuak darabillen gaia, irakurgarria duzu.

Ogeitamar itzaldi dira, guztiz egoki ta atsegiñak.

J, M. Lojendio`k: Ondo asmatuak eta ondo neurtuak.

Bere euskera berriz, erreza (...).